SUPERMODELO 2008
2008 Maiatza 8 at 9:44
Aurten ere hasi dira supermodeloko casting-ak. Aurtengoak pixka bat desberberdinak dira, izan ere, aurreko urteetan ez bezala itsasontzi handi batean sartu dira 20 bat neska eta mutil eta herri desberdinak bisitatuz joango dira onenak aukeratzen. Gainera herri edo hiri bakoitzean batek alde egiten duen arren beste batzuk sartzen dira.
Itsasontziak 1005 gela ditu, diskoteka, kasinoa eta beste hainbat gauza ere bai. Hala ere oso gogorra izango da neska-mutilentzat bertan denbora asko irautea. Irakasleak oso zorrotzak dira eta egiten dizkieten frogak ere bai.